Twist, Koldo Mitxelena Kulturunea

Libros

ketari

Txekhovekiko zorrak kitaturik, Gloriak atseden eman zion bere antzerki-zuzendari karrerari. Lazkano ez zen sekula Francoren tapizarekin zer gertatu zen galdetzera ausartu, eta KM-ko erakusketa inauguratu zen egunean ulertu zuen dena. Non eta, KM kulturunean, postetxearen ondoan, hainbeste urte lehenago bere aitaren antzezpena, «okerreko lekura etorri nauk, Diego», hasi zen tokitik hain gertu.

      Kristalezko kaiola horizontal handi batean sartuta zegoen tapiza, tapiza ez baizik eta alfonbra bat bailitzan. Ready-made bat, beraz, object trouvé, ez zekien oso ongi Lazkanok nola deitzen zieten artistek jada existitzen ziren objektuak erabiliz eta haiei testuinguru berri bat emanez egiten ziren «artelan» haiei. Francoren irudia lurrean zegoen, eta dozena inguru sagu zebiltzan, batera eta bestera, alfonbraren gainean. Kristalezko kaiolan propio egindako tutu batzuetatik, bisitariek ura eta jatekoak ematen zizkieten Francoren irudiaren gainean batetik bestera lasterka zebiltzan sagu kumeei, aska garden txikiak nahieran betez. Janaria emateko tranpatxoak, Francoren irudiaren aurpegi eta gorputz-adar ezberdinen gainean zeuden, halako moldez non bisitariak berak nahi zuen Francoren gorputzaren atalera bidera baitzitzakeen saguak, dispositibo mekanikoen bidez jatena erortzen uzten zuen lekurantz, hain justu. Ikusgarria zen interakzioa.

 

Pag.: 240

correos koldo mitxelena twist