Twist, Dickens kokteleria

Libros

ketari

Edo hori edo kiloak hartu eta zuzendari bilakatzea. Xakeko pieza izatetik xake-jokalari izatera pasatzea. Bide hori hartu zuen hasieratik Gloriak. Bilbon Arte Ederrak ikasten duen bitartean burugogor jarraitu du aurrekontu gutxiko obrak produzitzen, estreinaldiak ez ikusteko bere maniarekin beti –sineskeria antzeko bat: Bulebarreko koktelerian gintonikak hartzen geratzen da estreinaldiak irauten duten bitartean, bere buruaren eta kamareroaren aurrean urduri ez dagoela antzeztera jolastuz, erlojuari begira, zigarroen azken printzarekin zigarro berriak pizten, harik eta erlojuak Antzoki Zaharreko obra amaitzear egongo dela esaten dion arte. Kontua ordaindu eta antzokira itzultzen da orduan–. Antzokitik ezkutuan alde egin eta antzokira ezkutuan itzultzea gustatzen zaio, proba-saioetan aktoreen gain-gainean egon ondoren desertzio hori baimentzen dio bere buruari. Lehen aldian ongi atera zitzaion eta errepikatu egiten du beti geroztik, gustatzen zaio antzokira itzuli ahala –obra bere azkenetan dela– butaka patioan tentsio hura arnastea, barre ozenak edo isiltasuna sumatzea antzoki barruko taberna itxiaren gunea zeharkatzean.

 

Pag.: 36

boulevard alde zaharra antzoki zaharra coctelería dickens twist