Artean ilun zegoela ateratzen nintzen kolegiorantz, goizeko zazpiak eta bostean puntuan egunero, eta lo bezala egiten nuen aurreneko kilometroa: eragiten nien doi pedalei, eta atzean geratzen ziren gurasoen etxea eta kirol zelaiko obrak; jarraizten nuen pedalei eragiten, eta auzune berria eraikitzen ari, ziren aldea zeharkatzen nuen: berehala, hurrengo bidegurutzean, Alasta hoteleko Teresarekin eta Martinekin biltzen nintzen, eta handik aurrera elkarrekin jarraitzen genuen hirurok. Tren geltokira zoortziak.
Pag.: 116