Veronica bezala ezaguna zen emakumea Amarako geltokian zegoen zutik, nasa bakartiko ertz batean, betaurreko beltzak soinean zituela. Oinetan zeukan ertz metaleztatuak zituen maleta eta eskuetan argazki sorta bat eta postal bat sustengatzen zituen. Lehen argazkia Pasaiako apartamentu batean ateratakoa zen eta bertan Cesar Telleria ohean ageri zen, izarapean biluzik eta irribarrez, zigarroa ezpainetan eta erretzeko erabili ohi zituen bi hatzekin guraizearen keinua egiten, argazkiak ateratzeari uzteko erregutu nahian bezala.
Pag.: 121