Ingurune osoa zegoen sarritan –arratsalde aldera– Sagueseko zokoan zabaldu ohi den lainoak bildua. Kikilduta nengoen arren, luze iraun nuen barandaren kontra itsasoari so. Uhinek norberaren gogo aldartea sakondu baino ez dute egiten: pozik zaude eta beraiek jolasean dirudite, batzuk besteen atzetik, batak besteaharrapatu nahian bezala; sentiberazaude eta haien murmurioa samurra da, tristea, eta zeure penaren oihartzuna dirudi. Abandonaturik sentitzen nintzen, hori da hitza, mareagoran noraezean ziruditen uhinei so.
Pag.: 26