Kandinskyren tradizioa, Otaegui gozotegia

Libros

ketari

Hain zuzen ere Aitorrek deitu zidan egunean haserre nengoen Rosarekin. Nire urtebetetze eguna zen eta bereziki triste nengoen derrigorrez pozik egon behar zenukeela iruditzen zaizun egun guztietan bezala. Izen kontuak alde batera utzita, hori ulertzeko gai izango litzatekeen mutil bat nahi nukeen ondoan. Baina erremediorik gabe lagunekin atera behar izan nuen, guztion urtemugetan Otaeguin merienda egiteko ohitura dugulako eta, ez dakit zergatik –edo hobe esan badakit baina ez dut horretaz pentsatzen hasteko gogorik orain–, bururatu zitzaidan esatea aitak erregalatutako urrezko lauburu bat, pisuagatik agerikoa zenez balio handia zuena, Manuk oparitutakoa zela. Justu zorionak emateko etorria zen Bastidatik baina berehala itzuli beharra izan zuen azken azterketak zituelako, Gasteizen.

 

Pag.: 33

garibai kalea gozotegia kandinskyren tradizioa