Kandinskyren tradizioa, lentzeriako denda

Libros

ketari

Rosa, bereziki, afaneko ibili ohi zen Ada-n, Alderdi Zaharreko denda horretan, non putentzako eginak diruditen barruko jantziak saltzen dituzten, ligeroak, body gorri eta beltzak eta horrelakoak, eta ahalegin guztiak egin zituen neronek ere kulero tanga moduko horietako batzuk behintzat eros nitzan. Baina noski, ez nien jaramonik egiten; besteak beste, ez nuelako norekin luzitu eta, dirudienez, ez dut Rosa baten sentsualtasunik ere, hark, bere gorputza ispiluan kulero tanga eta ligeroz jantzia ikuste hutsarekin, besterik gabe, bero-bero jartzen dela aitortzen baitu. Dena esateko, nire lagun horiek eroaldi batean ere bazeuden garai hartan, hitza egokia ote den ez dakidan arren; lizunkeriez baino ez zutela hitz egiten, alegia, eta, entzuteak onik egiten ez zidanez, gero eta sarriago hasi nintzen, Bastidara Manuel ikustera joan behar nuelako aitzakiarekin, etxean geratzen.

 

Pag.: 13

alde zaharra esterlines kalea kandinskyren tradizioa sexua