Luze egin zitzaizkidan egunak, beste zereginik gabe noiz deituko ote zidan zain. Hurrengo igandean deitu zidan, eta ondorengoetan, lau edo bost aldiz jarraian eta elkarrekin joaten ginen hor zehar. Errenteriara gehienetan, Aitor Errenteriakoa delako. Alamedan egoten ginen eserita eta txokolatea txurroekin hartzen genuen Viteri kaleko txurrotegi batean eta zinemara ere joaten ginen. Ez genuen asko hitz egiten egia esan, zakar xamarra ere egiten zitzaidan baina ez zen plan txarra eta batez ere gure plana zen, eta horregatik izan zitekeen hoberena, sinesteko prest bainengoen nire gizona zela, patuak nire senartzat aukeraturiko gizona alegia.
Pag.: 21