Intemperies, Aquarium

Libros

ketari

Donostia. Lekuetara bueltatzea, horixe baita: lekuetara bueltatzea. Denboran ez dago atzera egiterik, lehengo garaietara itzultzerik. Lekuetara bueltatzen gara, Paseo Berriko arrokak ikustera, eta arroka gaineko eskailerak, Aquariumaren gainetik ikusten diren horiek. Berriz ikusten ditugu aldatu ez diren leku urri horiek, zeren a zer matraka agintariena dena aldatu behar horrekin. Baina lekuarekin ez dator garaia. Aquarium gaineko terrazako lehen besarkadak, lehen musuak, lehen igurtzi erotikoak. Brotxe eder asko bat galdu zuen oriotar haren pasioagatik, eta gainera ez zegoen gustura. Edo bai. Auskalo. Ziurrenik pozik zegoen ikusita zenbat desiratzen zuen mutilak, uste zuelako hori bere merituren bat zela agian, baina gorputza ez zeukan gustura eta, batez ere, brotxea galdu zuela konturatu zenetik, ez zion konpentsatzen hainbeste igurtzi eta lerdek, baina ez zen ziurrenik ausartu ezer esaten. Ez da gogoratzen. Orain arrokek ez diote hori argitzen. Bakarrik, denbora pasa dela, zahartu egin dela seguru eta oriotar hura ere zahartu egingo zela, orduko adiskide eta ezagun guztiak bezala.

 

Pag.: 69

aquarium intemperies pasealeku berria sexua