Uda lehor eta beroa izan omen da Madrilen, oso beroa. Bigarren zigarroa hartu du medikuak. Luziak kontrolaezintasunaz pentsatu du, sua hurbiltzen diolarik. Entsalada pare bat eskatu dituzte. Terraza atsegina da, akaziapean eta autoetatik ez hurbilegi Recoletos erdiko isla modukoan. Los Padres Agustinos Recoletos omen izen osoa (Luzia Donostiako kai gaineko Apaizen pasealekuaz gogoratzen da, gaztelua, moilapunta).
Pag.: 24