Eta emakumeari sugeak esan zion, Pasealeku Berria

Libros

ketari

Urtutzen ari zara, begiak itxi, indarrak batu, arnasa hartu eta zartatu, azkenean leher egin, sumendia zara, iraileko olatua Paseo Berrian, praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea, eztanda, Niagarako kataraten ur jauzirik azkarrena, abuztuko txupestak Kontxan. Luis maite duzu, irentsi nahi duzu edo bere barrenean desagertu, zu desagertu bere berotasunean, bere bustitasunean urtu, bere esperma isuriak estal zaitzala.

 

Pag.: 26

eta emakumeari sugeak esan zion kantauri itsasoa kontxako badia pasealeku berria su artifizialak