Eta emakumeari sugeak esan zion, Alderdi eder

Libros

ketari

Zein triste eta zein eder iruditzen zaizun Miles Davisen tronpeta. Miles Smiles. Milesek ez du irribarre egiten. Hil zen. Hilda dago. Miles. Donostiako Jazzaldia. Gaztaroko udetako betebeharretako bat. Zenbat gau okupatu jazzari eskerrak eta helduagoen eskandalua. Horregatik hasi bide zitzaizun gustatzen jazz musika, jazzaldiarekin Donostian agertzen zen jendea zure gurasoei, zure gurasoei eta euren lagunei gustatzen ez zitzaielako.

Donostiako jende txukuna.

Donostiako jende zintzoa, donostiar aspergarriak. Hiritxo txukun kaxkariña. Askoz gehiago gustatzen zitzaizun jazzaldiaren inguruko giroa estropadetakoa baino. Probintziako jende jatorra. Estropada egunetan, igandeetan, Alderdi Ederren jartzen zituzten bozgorailuetako musika folk hura. Tamarindoetatik zintzilik ote zeuden bozgorailuak. Ez zenituen inoiz ikusi. Edo ahaztu egin zaizu. Orain, malenkonian beherago bultzatzen zaitu estropadez oroitzeak jazzaldiaz oroitzeak baino. Zure udako soinekotxo haiek. Irailaren hasiera, udaren bukaeraren hasieraren lehen usaina. Egunak laburtzen hasiak ziren eta ikasturte berrirako liburuak erosi behar ziren.

 

Pag.: 18

alderdi eder estropadak eta emakumeari sugeak esan zion jazzaldia