Bilbao-New York-Bilbao, Principe zinemak

Libros

ketari

Hegazkina Atlantikoa ari da zeharkatzen balea bat bezala. Neskato bat korrika pasatu da nire ondotik. Sorbaldan jo nau. Bueltatu eta barkamena eskatu dit. Ilehoria da eta betaurrekoduna. Little Miss Sunshine. Film hartako protagonistaren itxura hartu diot. Donostian ikusi genuen filma Principe multietan. Nereak, Unaik eta hirurok. Unaik ez zuen film hori ikusi nahi. Umeentzat zela uste zuen. Amak baietz esaten zion. Muturtuta, baina azkenean sartu ginen. Aretora sartu ginenean hutsik aurkitu genuen. Ordu erdi luze egon behar genuen zain.

 

Pag.:110

bilbao-new york-bilbao principe zinemak