Bilbao-New York-Bilbao, Kontxako badia

Libros

ketari

Mutrikun jaioa 1872an, Ondarroan hartu zuen bizilekua Juan Jose Mancisidorrek. Urpekarien artean aitzindaria izan zen. Laster zabaldu zen haren buzo fama Kantauri itsasertz osoan. Hori dela eta, Donostian Alfontso

XIII.a erregeari txalupa kateatu zitzaionean berari deitu zioten ontzia askatzeko. Helizea sokaren bati lotu zitzaion eta "Giralda" izeneko ontzia ez atzera ez aurrera zegoen. Nahastea ikusita, dinamita erabil zezakeen galdetu zuen Mancisidorrek. Kapitainak baietz, egiteko behar zuena. Esan eta egin.

Libratu zuenean, kapitainak zenbat zen galdetu zion urpekariari. "Ezer ez. Ez dut honegatik sosik nahi" izan zen Mancisidorren ihardespena. Erregeak jakin zuenean ez zuela dirurik kobratu nahi, galdetu zion nola ordain zezakeen beste era batera egindako mesedea.

"Utzi Kontxako badiako zorutik nik nahi dudana hartzen" erantzun zion Mancisidorrek bigarrenez pentsatu gabe. Eta halaxe hartu zituen ur azpitik, aingurak, kutxa zaharrak, txanponak eta bestelako gailuak.

 

Pag.68

bilbao-new york-bilbao kontxako badia