Bilbao-New York-Bilbao, Igeldoko jolas-parkea

Libros

ketari

Hendaiara abiatu aurretik Ricardo gaztea, Juan Luis anaia eta gurasoak Igeldoko parkera joan ziren. Hantxe igaro zituzten momentu atseginak Atotxako tren geltokian elkar agurtu baino lehen. Pena handia hartu zuen Ricardok eta halaxe jarri zuen egunkarian.

Geuk ere ohitura genuen Igeldora joateko txikitan, aita itsasotik zetorrenean. Behin, batel txikietan sartu ginen eta aita guri arraunean erakusten saiatu zen. Halako batean, han ondoan zegoen gizon bat aitarengana hurbildu eta galdetu zion: "Zu ez zara ba Jose Uribe izango?"

 

Pag. 50

igeldo bilbao-new york-bilbao igeldoko jolas-parkea txubillo