Bihotz bi, Sagues eta Zemoria

Libros

ketari

Iluntzera arte ez genuen ezer egin. Ilunabarrean Monpas aldera joan ginen, garagardoa edatera, alderdi hura geure egina baikenuen. Erabaki genuen Riminiko eskualde baten antza zuela, egun zoragarri batzuk igaroak baikenituen han, edo zoragarriak izan zirela sinetsirik geunden -gazteminaren zetabetik pasata, hobetzera joan ohi dira gauzak memorian-, eta Zamoriyako Kaxhanen eta Txangain ibili ginen zerbeza edanean, miretsirik azken honek “Pasta e Sughi”rekin zuen antzarekin, izen hori baitzuen Rimini-ko hotel ondoan zegoen trattoria batek, non makarroi zikin batzuk jaten genituen puta ohi batek kanta toskanoak kantatzen zituen bitartean.

sagües zemoriya bihotz bi bar kaxhan monpás